XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal eta Elkarte Asoziatuek diru gehiago jarri beharko dute Kontsortzioa finantziatzeko

Bertze gauzen artean, halaxe dio ACISek kontsortzioaren egoeraz prestatu duen informean

1994an Bertizko Partzuergo Turistikoak kasik 60 milioi Ptako aurrekontua izan zuen.

Kopuru hori bi zatitan banatua zegoen; batetik 19.150.000 Ptako. Aurrekontu Arrunta (gestioa, soldatak, funtzionamendua... ordaintzekoa) eta bertzetik 40 milioiko Aurrekontu Extraordinarioa (gidak, katalogoak, ikastaroak... ordaintzeko).

Guzi horren finantziazioari dagokionez, zatirik haundiena Nafarroako Gobernuak ordaindu zuen (60 milioitik 45 milioi Pta.).

AURTEN DIRUAK MURRIZTUKO

Iaz Bertizkoa zen Nafarroako Kontsortzio Turistiko bakarra, bainan bitarte honetan han eta hemen Kontsortzio gehiago sortu dira.

Hortaz, aurten Nafarroako Gobernutik aisa diru gutiago eskuratzea espero da.

ACISek bere informean dioenez, aurten denetara 10 milioi inguru hartuko dira, eta horiek, Udal eta Elkarte Asoziatuek bertze hainbertze jartzeko baldintzarekin.

690.000 PTA. HILABETERO

Bertzalde, Javier Rozas Kontsortzioko gerenteari 690.000 Pta. pagatzen zaio hilabetero (dietak aparte) bere denboraren zati bat Bertizko Partzuergo Turistikoari dedikatzeko.

1994an Rozasek eramandako gestioak, halere, Partzuergoa osatzen duten zenbait Udal eta Elkarteren haserrea sortu du, eta horren ondorioz, dimisioa aurkeztua du.